Castellano | Euskera

ASTELEHENETIK
OSTIRALERA

10:00 h. - 14:00 h.
16:30 h. - 19:30 h.

Isla Clama. Tratamenduak dirauen bitartean bezeroa lasaitzeko metodo berria.

Isla Calma interakzio inguru birtual lasaigarria da, momentu mingarri, antsietate edo estres puntuetan erabiltzailea distraitzeko diseinatua.

Giza portaera ikertzeko eta garatzeko teknologia aplikazioen garapenari esker, Isla Calma gure pazienteak kontsultak dirauen bitartean lasaitzeko tresna perfektua dugu.

Isla Calma bisitatzeko leku polit eta goxoa da, Harrien mendia, Zuhaitz Zaharra, Japoniar lorategia, Ur-jauzia, Itsasoko monolitoak, presa, tulipanen lorategia eta hainbat leku bisitatzeko aukera izango du bezeroak.

Ez da bideo-joko edo pelikula sinple bat. Pazientea distraitzeko sortutako tresna bat da eta interbentzioetan geldi egoteko sistema da. Gainera, medikuaren lanarekin guztiz bateragarria da, ez baitu hau oztopatzen.

Gurea bezalako hagin kliniketarako metodo berri-berria dugu. Errazagoa izaten da pazientearentzat ere prozedura aurrera doan einean beste gauza batzuetan distraitua egotea, Isla Calma bezalako leku bateko bisitaz gozatzen adibidez.