
ASTELEHENETIK
OSTIRALERA
Instalazioak

Egiten ditugun tratamendu guztietan erabiltzen ditugun materialen kalitateaz arduratzen gara, baita ekipamendu eta teknologiarik aurreratuenak erabiltzeaz ere.
Esterilizazioa
Gure pazienteen eta langileen segurtasunik onena bermatzeko arau zorrotzak jarraitzen ditugu, erabilera bakarreko materialak eta babesleak erabiliz eta lanerako gainazal guztien desinfekzioa kontutan hartuta bisita bakoitza eta gero. Esterilizaziorako ADAren gomendioak jarraitzen ditugu, desinfekzio likidoa, lan-tresnen garbiketa, ultrasoinuekin egindako garbiketetan, lehortzean, diagnostiko eta kirurgiarako material guztiaren poltsatze eta esterilizazioa B klaseko autoklabe bidez; Lan material guztia esterilizatua eta zigilatua mantentzen da erabilera momentura arte.
Esterilizazioaren eraginkortasuna egiaztatzeko aldi-aldiko kontrolak egiten ditugu, indikatzaile kimiko eta biologikoen bitartez, bakterio esporen laborantza inkubatuz.